It is long time ago since I have made use of my blog.
This excellent singer has given me the opportunity to do so. His soft voice is worth listening to.Israel
It is long time ago since I have made use of my blog.
This excellent singer has given me the opportunity to do so. His soft voice is worth listening to.Israel
Kultura artekotasunaren, hirikortasunaren, immigrazioaren eta migrazioaren gaietan murgilduta gaudelarik, hor non Castillo Suarez beste migrazio bati buruz mintzo den, migrazio domestikoari buruz hain zuzen. Artikulu bikaina iruditu zaidanez, zuekin partekatu nahi izan dut
2010.4.5
Sob erbia!!!!
Zoragarria!!! ez dut hitzik
2010-3-31
TXAKURRAK
Zer dute txakurrek azken bolada honetan denen ahotan egoteko, denen atentzioa pizteko?
Dirudienez, txakurrak modan daude! Horren ondorioz, txakurrak aukeratzeko bideak anitzak zabalak dira.
Esaterako, imajina dezagun, zu irakurle ehiztaria zarela, beno ba, txakur ehiztarien aukera izugarria da!
Bestetik, baldin bazara kirolari amorratua, baduzu non aukeratu! Esaterako, demagun mendia gustuko duzula, ba hor edukiko dituzu hainbat txakur mota ezberdinetakoak zure ametsak betetzeko irrikaz; elurretarako diren txakurrak, paseatzeko aproposak diren txakurrak…, hau da, gizakiaren edota zure nahia guztiak asetzeko lain, aukera paregabea, aukera zoragarria zure esku edukiko duzu!
Hau guztia gutxi balitz, gainera, txakurrek sekulako maitasuna ematen dute, triste baldin bazaude, bakarrik baldin bazaude, txakurrek laguntasun ederra emango dizute!
Dena den, ez dakidana da, gu gizakia izanik, hain ondo portatzen edo portatu garen animalia leial hauekin. Sentsazio garratza datorkit ahora, nahigabeak bat egiten du nire gorputzarekin, nire pentsamenduekin, zerbait txarto egin dugula sumatzen baitut, zer ote da?Agian txakurrei emandako tratu txarra?
Zertarako erabili eta erabiltzen ditugu txakurrak?
Egia da, txakurren funtzioa, txakurren betebeharra asko aldatu da azken urte hauetan.
Orain dela urte gutxi arte, txakurren zeregina, baserriak zaintzea zen. Horregatik, txakurrak lotuta egoten ziren goizetik gauera arte.
Bestetik, bazeuden ardiak zaintzen zituzten txakurrak, hauen bizimodua ez zen hain txarra, baserriak zaintzen zituzten txakurrekin konparatuz gero.
Hala ere, garbi zegoena zen, txakur guztiek, gizakiarentzat, zerbait onuragarri egin behar zutela.
Egungo txakurrek, berriz, ez dute garbi zein den beren zeregina, eta hor, hor ibiltzen dira, noraezean, etxeko lau hormen barruan, beren jabeak noiz etorriko! Noiz aterako!, hiri txakurrak bihurturik!
Horregatik, batzuek, hirietako biztanleen txakurrak direla diote. Eta hor ibiltzen dira txakur horien jabeak, beren txakur mokordoak jasotzen Eta nik esaten dut, nire baitarako, zer pentsatuko ote dute txakur horiek.
Ziur aski, ba, beren jabeak zoratu egin direla! Eta zoramen horren barruan, beste horrenbeste txorakeria ere egiten dituztela,.
Hori dela eta, ez dute inongo zalantzarik edukiko, ile apaindegira eramaten dituztenean, bainuontzi barruan sartzen dituztenean, eta zikiratu egiten dituztenean, beren jabeak guztiz zoratu direla.
Gainera, honekin guztiarekin ez direnez konformatzen jabe horiek, noizean behin, akelarre bat ere, antolatzen dute hiriko txakur jabeak.
Akelarre horretan, jabeak eta txakurrak berdin-berdin joaten dira jantzita, berdin-berdin orraztuta, hau da, txakurrek beraien jabeen izaera erakusten ei dute. Denek harrotasunez beterik, absurdua nora hel daitekeen erakutsiz. Are gehiago, akelarre honetako epai maiakoek, txakur-gizaki bikote ederrenari emango diote sari bat, sari bat, non gizakiak erakusten duen lotsaren sentsua guztiz galdu duela.
2010-2-18
Arantzazu Bedia Arregi
2010-2-14
Jokoen eta jolasen arten ezberdintasun nabariak antzeman badaizteke ere, kirolean eta kirol apustuen artean dauden ezberdintasunak askoz ere handiagoak, askoz ere kontrajarriagoak dira.
Hala ere, Euskal Herrian, hain zuzen ere, kirola eta kirol apustuak betidanik elkarrekin joan dira. Hori dela eta, bikote leiala bezain egonkorra dela esan dezakegu, badira hainbat urte ezkondu zirela, baina oraindik ere, kirol munduan banaezinezkoa den bikotea da.
Horren ondorioz, bikote guztietan gertatzen den bezala, bikotearen kide bat bestearen menpean egongo dela susmatzen dugu. Dena den, ez dakigu, bikote honetan zein egongo den bestearen menpean, apustuak kirol askoren iraupena eta etorkizuna berma dezaketen bakarrak direlako, eta kirola, apustuak biziraupenerako ezinbestekoa delako.
Aldi berean esan beharra dago, kirolak eta apustuek elkarrekin egindako bidea, asko aldatu dela, urteen poderioz, ohituren aldaketen poderioz.
Orain dela urte gutxi arte, egin zitezkeen apustuak kirolarekin bakarrik lotuta bazeuden , gaur egun apustuen mundua askoz ere anitzagoa da; txanpon makina direla, internet dela, jokoa dela, zaldi lasterketak direla…, hau da, gero eta larriagoa, gero eta kontrolaezinagoa bihurtu da apustuetan dagoen arriskua, dagoen mendekotasuna.
Gainera, denok dakigunez, joko-zaletasunak, apustuetarako zaletasunak, diru galerak ez ezik, mendekotasuna ere sor dezakeela esango dugu, are gehiago, ondorio txarragoak, hau da, gaixotzeraino hel daitezkeenak.
Baino hala ere, gero eta txanpon makina gehiago daude, eta zer esanik, internet barruan mugituko den apustuen trafikoa!. Eta gobernuak zer egiten du? Poltsikoak bete?, baietz esango nuke, EAEn kirol apustuetako enpresa bakoitzari 25 saltoki irekitzeko baimena eman baitio EAEko gobernuak. Horrek adierazten du, apustuek hainbat jenderen poltsikoak ondo betetzen dituztela, negozio bikaina, negozio emankorra izateraino.
Horregatik, batzuk gero eta aberatsagoak badira, beste batzuk gero eta txiroagoak, txanpon makinetan ikusten dugu jendea, ez baita aberatsa, aberasteko helburuarekin jolastu arren, ez dira konturatu ere egiten, beste jende baten poltsikoak ondo betetzen ari direla.
Esaera zahar atek esaten duenez: ‘ Jokoa ez da errenta, eta nik esango nuke batzuen jokoa bada beste batzuen errenta ederra!
Arantzazu Bedia Arregi
| Z |
ergatik batzuek gabonak dituzte gustuko, oso gustuko, eta, beste batzuek, berriz, desatsegina ez ezik, gorrotoaren sentimenduak ere oso nabarmen senti ditzakete beren azaleko poro guztietan gabon hitza entzuten duten bakoitzean, gabon egunak gerturatzen
direnean?
Agian, adinak zerikusia izango du amodio-gorroto binomio horretan,
agian ez.
Agian, magia erdeinatzeagatik pairatuko dute, egun, gorrotoaren kalbarioa,
agian ez.
Agian, gorrotoa sentitzen duten pertsonek, printzesetan eta ogroetan, heroietan eta gaizkileetan sinesteari utzi zioten momentuan, Olentzero nor zen deskubritu zuten unean, Gabonetan sinesteari utzi zioten, eta hortik aurrera, magiaren mundua betiko itzalera, lurpera, ahanzturara kondenatu zuten eta, aldi berean hegaz egiteko aukerari atea itxi ziotenean, gorrotoaren gatibu bihurtu ziren.
Gorrotoak magia desagerrarazi zuen. Hori dela eta, magia mundu honetatik desagertu zenean, pentsamendu librearen eta imajinazioaren suntsiketaren, ehorzketaren testigu izan ginen unean, gabonen argi koloretsuak zein distiratsuak betiko itzalita gelditu ziren eta, aldi berean, ume guztien begirada berrizalea bezain bizia desagerrarazi zituen
gorrotoak.
Mundu honetako haurrak magiaren ehorzketan egon ziren, ikaragaitz, errudun sentitu gabe. Haur horiek lagun berri bat zutelako, El Corte INgles zuen izena. Haurrek lagun berri hau ezagutzeko irrikaz ez ezik, gurtzeko ere prest zeuden.
Dena den, El Corte Ingeles-ak haurren sosak bakarrik nahi zituenez, sosak kendu zizkienean berehalaxe aldendu zen, ume guztien zorabioa, negarra, sinestezina eraginez.
Orduan, haur horiek konturatu ziren ohartu ziren, zein ondo bizi ziren, imajinazioaren, eta magiaren lagun zirenean. Nostalgiak harrapaturik, tristeziak harrapaturik, gabonak gorrotatzen hasi ziren.
Arantzazu Bedia Arregi
2009-12-27